Honako dokumentu honek MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK Interneten eskaintzen duen WEB hau Erabiltzeko Baldintza Orokorrak ezartzen ditu.
WEB honetarako sarbidea baldintzatua dago, izan ere, edozein erabiltzailek klausula hauetan dauden termino, jakinarazpen, ohartarazpen eta gainerako legezko abisuak aurrez irakurri eta onartu behar ditu.
WEB honetan sartzea doanekoa da eta WEBa ikusteko ez dago aurrez izenik eman edo inon erregistratu beharrik.
Egon litezkeen beste webgune batzuetarako konexioak eta erabiltzaileak konexio horiei eman liezaiekeen erabilera, Erabiltzeko Baldintza Orokor hauen eta aipatutako webguneek eskatzen dituzten baldintza espezifiko posibleen mende daude.
Baimendutakoa ez den bestelako edozein erabilera berariaz debekatuta dago.
Hona hemen WEB honen arduraduna identifikatzeko datuak:
MONDRAGON KOOP. ELKARTEA, , IFZ- F20-350823 zenbakia duena, Pº José María Arizmendiarrieta helbidea duena, Kooperatiba Erregistroan 162 Zenbakiarekin inskribatua dagoena 8-02-1991, eta hemen inskribatua: “Euskadiko Kooperatiben Erregistroa, 2/91 zenbakia, GUI-324 folioa, 324 idazpena”.
MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, informazioa edo eskainitako zerbitzuak, aplikagarri diren legeen bertutez eman beharreko bermeak edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean esplizituki deskribatutako bermeak izan ezik.
MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK ez du, hala dagokionean, hirugarren pertsonek emandako edukia bermatzen, eta ez du bermatzen emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo komenigarritasuna, informazio horri erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak eman diezaioketen xederako.
WEB honen eta bertan dauden elementuen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN titulartasuna dute, salbu-eta edukiez hornitzeko dagokion kontratua sinatua duen enpresetakoak, jabetza intelektual eta industrialaren nazio eta nazioarteko arauek babestuta daudenak. Erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta transformazio eskubideen erabilpen esklusiboa aipatutako konpainiari dagokio.
WEB honetan dauden MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN diseinu, irudi, mapa, grafiko, marka, errotulu, ikur bereizle edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta iturri eta objektu kodeak MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN titulartasuna dute, zeinari horien gaineko ustiapen eskubideak legez eta esklusiboki dagozkion.
WEB honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu lehenago aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta jasotako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.
Soilik baimentzen da erabilpen pertsonalerako eta ez komertzialerako bistaratzea eta kargatzea, baina hori ez da hirugarren pertsona edo entitateetara hedatzen.
Hertsiki debekatuta dago erabiltzaileak WEB hau aldatzea edukian eragina izan dezakeenean, hala nola esteketan (edo linketan) eta antzekoetan.
MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK zaindu egingo du WEB honetako edukiak pornografikoak, xenofoboak, bereizkeri lotuak, arrazistak, difamatzaileak eta bortizkeria sustatzaileak izan ez daitezen.
Halaber, erabiltzaileentzako kaltegarria izan daitekeen edozein kontu saihesten saiatuko da
MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN aurretiazko eta esanbidezko baimen barik ezingo da beste edozein WEBetatik Atarirako inolako estekarik ezarri.
WEB orrialde honek MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK gestionatzen ez dituen beste atari edo webgune batzuekiko esteka edo loturarik edukiko balu, sozietate honek adierazten du ez duela aipatutako atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela horien edukiaren erantzule. WEB honek izan litzakeen estekak soilik eskainiko dira informazioa jasotzeko erreferentzia gisan, haietan eskaintzen diren eduki, jabe, zerbitzu edo produktuei buruzko batere baloraziorik egin gabe.
Betiere, MONDRAGON KOOP. ELKARTEA hirugarren horiek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko erantzukizunetik kanpo geratzen da, zerbitzu horiekin lotuta jar litezkeen edozelako erreklamazio eta demanden aurrean.
Erabiltzeko eta nabigatzeko Baldintza Orokor hauek, eta baita erabiltzailearen eta MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN arteko edozein harreman ere, espainiar legeriari jarraituko diote.
Baldintza Orokor hauen existentziatik edo edukitik edo erabiltzailearen eta MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, bi alderdiak, izan lezaketen bestelako edozein foru esanbidez ukatuta, Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskuduntza esklusiboaren mende jartzen dira.
"Jarraitu" sakatuta, aukeratutako hizkuntzaren hasierako orrialdera birbideratuko zaituzte.
Gogoratu, prestakuntza batean hizkuntza aldatzen baduzu, prestakuntzaren aurrerapena hasi zenuen hizkuntzan bakarrik mantenduko dela. Hau da, prestakuntza bera beste hizkuntza batean hasten baduzu, hutsetik hasi beharko duzu.